lunes, 4 de marzo de 2024

GIMNASIO BERRIA KIROLDEGIAN

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko gimnasioa txiki geratu da eta arazoa konpontzeko beste solairu bat egitea erabaki dute. Hiru gune eukiko ditu gimnasio berri honek. Hirukoiztu egingo dute gimnasioaren edukiera, metro karratuetan.

Burgoseko Aplibur enpresak burutuko ditu lanak eta  gimnasio berria egiten hiru edo lau hilabete tardatuko dutela  esan dute, baina obra hauek ez dute kiroldegiko jarduera etengo. Kiroldegiko obrak 390.000 euroko kostua izango du, eta beste 150.000 euro bideratuko dira hobekuntzentzat eta makina berrientzat.

2024ko urtarrilaren 10ean, aldamioak jarri zituzten kanpoko aldean lanak hasteko, eta hurrengo egunean hasi zituzten obrak. Maiatzetik aurrera gimnasioa berriz ere erabiltzeko aukera izango dute bezeroek.


                                                   Argazkia eta bideoa Goienatik hartuta dago.

lunes, 26 de febrero de 2024

TERMOMETROEN JEITSIERA KANADAN

Kanadako eremu handietan muturreko tenperaturak jasaten ari dira. Herrialdearen mendebaldean, Columbia Britainarrean hain zuzen ere, -46,9ºC-tara jeitsi  da termometroa, baina haizearekin sentsazio termikoa -55ºC-koa da. Hau dena artikoko masa baten eraginez da. Kanadako meteorologia zerbitzuak esan duenez, muturreko baldintza hauekin hipotermia eta izozteak izan ditzateke herriterrek pare bat minututan. Janaria eta beste hainbat gauza izoztu egin dira eta elur pila bat dago kaleetan zehar. Ibiltzerakoan kontu handiz joatea gomendatzen da labanduz minik ez hartzeko.


 

    Argazkia eta bideoa ETB -tik hartuta dago

FIFAren THE BEST SARIETAN IRABAZLEAK

Aitana Bonmati, Jenifer Hermosoren eta Linda Calcedoren aurretik geratu da FIFAren THE Best sarietan. Messirentzat, berriz, hirugarren THE Best saria da. Kylian Mbappe eta Erling Haland arrgentinarraren atzetik geratu dira. Hiru hauek ez ziren ekitaldira joan.

The Best sarietan entrenatzaile hoberenak Pep Guardiola eta Sarina Wiegman izan dira. Horretaz gain, Ederson Morales eta  Mary Earps atezainek THE Best saria ere jaso dute.


Argazkiagoogle-etik hartuta dago


miércoles, 21 de febrero de 2024

ZERAMIKA IKASTAROA ARRASATEN

Loixe taldeak   zeramika   ikastaroak  antolatu  ditu. Hastapen eta trebatze mailan parte hartzeko aukera egongo da. Ikastaroek  zeramika prozesuak  ezagutzeko zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko balioko dute.Teknika   desberdinak  landuta, partaide  bakoitzak  hainbat   pieza  sortuko ditu. Urtarrilaren  30ean  hasiko  dira  ikastaroak   eta 21ean amaituko  dira.  Kulturola  egoitzan  izango   dira  ikastaro    hauek  astearte  eta   ostegunetan,  goizez  eta   arratsaldez. Izena emateko deitu  685 79 61 27  telefono  zenbakira.

Honako   hauek  izango   dira  maiak,  egunak eta ordutegiak:  


A  Taldea  Hastapena  eta  Trebatzea   Astearteak  eta ostegunak.  10:00-12:00.

B  Taldea  Hastapena  eta  Trebatzea   Astearteak  eta ostegunak.  16:00-18:00

C  Taldea  Hastapena  eta  Trebatzea   Astearteak  eta ostegunak.  19:00-21:00




Argazki hau  Mondraberri-tik hartuta dago.

lunes, 18 de diciembre de 2023

IBAI LLANOSEK YOUTUBEKO ERRONKA BETE DU


Ibai Llanos, Euskal Herriko youtube Bilbotarrak,  10 milioi harpidedun izan ditu. Ibai Llanos streamer bizkaitarrak. 10 milioi harpideren laguntzarekin, youtubeko plaka lortu du. Marka hau hautsi duen Euskal Herriko lehen  streamerra  da. Ospatzeko bideo bat zabaldu du bere YouTube kanalean. Bere ibilbide profesionalean esanguratsuak izan diren toki guztiak bisitatu ditu eta beste streamer batzuen zorion mezuak bildu ditu. 




                              Argazkia Googleetik hartuta dago  

miércoles, 13 de diciembre de 2023

LEGOK 65 URTE BETE DITU

               

2023ko urtarilaren 28an, Legoren Nazioarteko eguna ospatu zen. Lego 1958. urtean sortu zen. Urte horretan, Ole Kirk Cristiasenek, bere sortzaileak, piezak patentatu zituen. 

65 urte pasa dira ordutik, eta Lego historiako jostailurik ospetsuen artean dago. Eta oraindik ere, bizi-bizirik jarraitzen du.


                       

                        Bideo hau EITB-tik hartuta dago.















 




                                    












MORTADELO ETA FILEMONEN SEMAFOROAK BARTZELONAN

                                                 


Bartzelonako Udalak 5 semaforo jarriko ditu  hiriko kale batzuetan Mortadelo eta Filemonen siluetekin. Momentuz bat jarri dute Bartzelonako Sant Marti auzoan , Trentoko kontzilioaren eta Treball kalearen arteko bidegurutzean.  Francisco Javier Ivañez, Mortadelo eta Filemonen sortzaileari, omenaldia  egiteko helburuarekin bere heriotzaren ostean. Irakasle nafarrrak diseinatu dituen semaforo hauek jendeari asko gustatu zaizkio.                                                                                                              

   

       
         Argazki hau Google-etik hartuta dago.